XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Juanito gaixoa, zein zoritxarrekoa izango zaren gu gabe!

Markes aitaren irudi gorena ageri zen halabatean.

Seme-alaben odolari begira gelditu zen, ikusle mutu eta mugiezinduei gero, eta eskuak Juanitorengana luzatuz, ahots sendoz honela esan zuen: - Espainiarrok, aitaren benedikazioa emana diot nere semeari! Orain markesa, erdeinurik gabe ireki ezak zauria, guzti honetan garbi eta errugabe hago eta.

Juanitok halabaina, bere ama kaperauaren laguntzaz hurbiltzen ikusi zuenean, itolarririk oihukatu zuen: -Bere magalean hazia naiz!

Izua barreiatu zen guzion ahoetan.

Ofizialen festaren algarak eta barre azantzak itzali ziren txilio garrantz haren kargutzean.

Konprenitu egin zuen markesak suerte hartan, Juanitori adorea agortua zitzaiola eta kalostraz gainetik jauzi eginez, arroken kontra lehertzera amildu zen.

Miresmena jaso zen aldarrietan.

Juanito konortea galdurik zetzan.

- Nere jenerala totelkatu zuen ofizial batek horditurik Marchand-ek exekuzio honetaz xehetasunen bat kondatua dit eta, edozer jarriko nuke apostuan ezetz zure agindua izan...

- Honez gero ahantzirik al duzue, jaunok ozenki G...t...r...jeneralak hilabetearen buruan bostehun frantses familiarengan dolua nagusi izango dena eta gu Españan gaudena?